Ibardingo artzaia

Erabiltzailearen aurpegia Luzia Etxeberria 2021ko ots. 3a, 15:45

"Llorando está la pastora en la muga de Ibardin
El Guardia Civil enfrente le apunta con su fusil
Déjeme bajar al valle tras la oveja que perdí
Déjeme que si la pierdo, ¡que será después de mí!
El Guardia Civil le dice que la muga está ahi,
que las leyes le prohiben pasar al otro país,
 -muestremé su pasaporte, "mire, no lo tengo aquí"
-muestremé sus credenciales, "sin credenciales nací"

Mende erdia igaro da, 70. hamarkadan Fermin Balentziak kanta hau idatzi zuenetik, baina gaurdano gauzak ez dira hainbeste aldatu.

Frantziar Estatuak terrorismoari aurre egiteko hartu duen neurria dugu azken hau, urtarrilaren 14 ezkeroztik martxan dagoena eta momentuz bukaera eperik gabe. Une honetan 8 pasabide dira gendarmearen kontrolpean herritarrentzat itxi direnak: Hendaia eta Hondarribia lotzen dituen itsasoko nabeta itxi dute, Hendaiako merkantzia zubia ere bai, Sara eta Bera arteko Lizuniagako lepoa, Sara eta Etxalar arteko Lizarietako lepoa, Sara eta zugarramurdi arteko Berruet bentako pasabidea, Erratzu eta Baigorri arteko Izpegiko lepoa, Aldudeko ibarrekoa eta baita Larraine eta Abodi arteko Iturzaetako lepoa ere.

Hori gutxi izango balitz, anticovid neurria helarazi dute azken egunotan eta muga igaro behar duen pretsona orok PCR froga egin beharko du, lanera edo ikastera dihoaztenak eta garraiolariak izan ezik.

Eta egoera honetan ez da lan erreza 70. hamarkadako Ibardineko emakume artzairen eta 2021eko euskaldunon artean zazpi desberdintasunak aurkitzea.

Honen aurrean azken egunotan zenbait ekimen egin dira dira lizuniagan eta Izpegiko mugan eta jakitera eman dutenez datozen asteetan izango dira deialdi berriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!