Zergatik mozten dut ilea? Ez zait batere gustatzen nola gelditzen zaidan motza… Azkenean lortu dut ostian melena eukitzea eta mozten dut!! Zergatik?
Kendu nahi ez ditudan gauzak kentzen ditut eta kendu behar nituzkeenak hor daude, bueltak ematen…
Zergatik gordetzen ditugu gauzak? Diot, gero eta txikiago diren etxeetan bizi gara, gero eta gauza gehiagorekin. “Beharrezkoak “eta behar ez ditugunak!
Gaur egun, nahi dituzun txorakeri guztiak euki ditzazkezu, sukaldean adibidez…
Ardo botilak tapatzeko kortxoz egindako tapoia, baino ez botila bera dakarrena, ez, eleganteagoa eta koloreduna edo marrazkitxoekin datorrena.
Edo magdalenak egiteko silikonazko moldeak, borobilak, kontxa formakoak, baita laukidunak ere.
Eta ez gaitezen katilutaz ahaztu! Lau ebakiak edo kafe txikiak egiteko, hiru, bat puskatu delako, berdinak baino haundiago… Beste bat “recuerdo de Fuerteventura”jartzen duena, bi infusioak egiteko “koladorea” duten horietakoa, beste bat, iada ez zaiola marrazkia ikusten eta kirtena hautsita duena …
Hontaz aparte, badago kajoia… etxe guztietan dagoen kajoia, nun sartu ez dakizuna sartzen duzun kajoia…
Honetan:
Bi metro, bat puskatuta.
Hiru kuter, bi kutxilarik gabe.
Kuaderno txiki bat iada orri txuririk gabe.
Kable pare bat, jakin zazu zerenak diren!
Mando bat, orain dela bi edo hiru urte bota genuen telebistarena.
Txiskeroak, zortzi. Haurreko hilabetean urte bat bete nuen erre gabe!!
Sekula ez dut ulertuko zergatik gordetzen ditudan gauza hauek… kajoiak kendu beharko nituzke?? Kontatuko dizuet!