Boligrafoa hartu eta hasi naiz idazten,ez dakit zer aterako den. Lagun batek esanda, idazkera automatikoa probatuko dut… puntuak ere bakarrik ateratzen dira. Ea orain ideiak badatozen. Ba ez.. Batzutan pentsatzen dut burua hutsik daukadala, baino hau pentsatzean, badago pentsamendu bat, ez? Eta galdera hau egiten badut, hau ere, buru barruan dago, ez? Edo zeini egiten hari natzaio galder hau? Norbait erantzungo banindu bezala! Ba al dago norbait hor barruan?? La letxe izango zen norbait erantzutea, por si acaso idazteari utziko diot. Ez, ez du inork erantzuten! Hau dena idazten nagoen bitartean musika entzuten hari naiz, kaskoekin. Iada egun osoa ematen dut kaskoak jarrita, irratia ez bada, musika edo podkastak entzuten. Beldurra ote den nere pentsamenduak entzutea hasi naiz pentsatzen. Ba, musika kenduko dut, listo. Hemen gaude, nere pentsamenduak eta nik. Begiak itsi beharko nituzke ere, ze katua zer egiten hari den hasi naiz… Homer Simpsonek buru barruan daukan tximino platillodun berbera daukat!! Ze interés gutxiko burua!! Txika! Ke desastre! Normalean gauzak pentsatzen ditut, ez dakit zergatik ez zaidan ezer interesgarririk ateratzen orain, presioa izango da… “bihar” esan nien bidaliko niela textua eta igual horregatik! Banuen beste textu bat idatzita, baino interesgarria iruditu zait idazkera automatikoarena probatzea… ea, bestea irakurriko dut… Jajajaja!! Memoria txarrari buruz idatzi nuen orain dela bi pare bat aste! Nere memoria txarrari buruz!! Eta bai! Hala da nire memoria! Ez bait nuen idatzitakoa gogoratzen! Gustatu zait idazkera automatikoaren asuntu hau…Gehiagotan probatuko dut, ea zer dioen nere burua… Eskerrikasko Ramon!