LAGUN IZKUTUA

Erabiltzailearen aurpegia Lorena Arangoa 2025eko abenduaren 15a

Duela urte batzuk hasi ginen nire etxean lagun ezkutua egiten abenduak 25erako.
Gosaltzeko elkartzen gara, txokolate beroa, laranja zukua eta tortitak natarekin.
Hori bai, zozketa , San Martinak pasa eta gutxira egiten dugu, urduri jartzen zaigu amak
beranduago egiten badugu.


Nondik etorriko ote den pentsatzen egon naiz lagun ezkutu honen istorioa… begiratu eta
Venezuelatik datorrela irakurri dut, 1.800urteen bukaeran, hango emakume ezkonduak, ezin
omen zuten lagun gizonik izan eta horregatik hasi ziren joku honekin, “compadre secreto de
papelito” izenarekin.


Bakoitzak opari bat eraman eta zozketa egiten zuten.
Irakurri dudanez, askotariko lagun ezkutuak daude:
- LAGUN IZKUTU IZKUTUA : opari guztiak zaku batean sartu eta bakoitzak bat hartu
- LAGUN IZKUTU KUTREA : etxean kendu nahi duzun zerbait oparitu
- LAGUN IZKUTUA PISTEKIN : honetan, pistak eman behar dira bakoitzari zeinek oparitu
dion jakiteko.


Paraguain adibidez. Lagunaren egunean egiten omen dute lagun ezkutua, Uztailak 30.
Beno, gauza da, etxean gaizki egiten dugula ohartu naizela, edo beste modu batean behintzat,
ze zozketa egin eta gero, bakoitzak zer nahi duen esaten du eta etxeko whatssap taldera
bidaltzen dugu zerrenda.


AMA, etxeko zapatilak eta Dolores Redondoren azkeneko liburua
LORENA, txaleko bero bat, berdea bada hobe eta la perla talasorako sarrera bat…
25ean , gosaldu eta gero, etxeko haundienak, amak, hasten da opariak ematen , alegia, lagun
ezkutuarena badoa pikutara! Ze niri oparitzen banau, nik hurrengo oparia ematen dut.
Hala ere, horrela jarraituko dugu, espero urte askotan, ze politena, tokatu zaizunaren buruan
sartu nahian egoten garela egun batzuetan, informazioa atera nahian, sorpresatxoren bat
oparitzeko, eskatu duenaz aparte!


25ean, txokolatea prestatzerakoan eta 4kilo laranjari zukua ateratzerakoan, familia guztia
gaude, bakoitza bere gauzekin, baina elkar disfrutatzen, ezkutatu gabe, benetako lagunak
bezala!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!