Goi-bilera epela berotzen ari den planetan

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores

Ortziral honetan amaituko da aurten Antalyan (Turkian) egiten ari den goi bilera klimatikoa. Inoiz baino garrantzitsuagoa da klima gailur honetan mundu mailako tenperaturaren batazbesteko igoera 1,5ºCtara mugatzeko akordioa berrestea. Hain justu ere, muga hori ez gainditzea lortuko ote dugun zalantzan dagoenean.

Horretarako beharrezkoa da erregai fosilak behin betiko alde batera uzteko akordiora iristea, elektrifikaziorako helburuak ezartzea, eta aurreko 2 neurriak bezain garrantzitsua, hego globaleko herrialdeentzako funts klimatikoa hornituko duten beharreko dirulaguntzak bideratzea. Justizia klimatikoaren izenean Ipar Globaleko herriek, erantzukizun handiena dutenak eta baliabide gehien dituztenak, herrialde zaurgarrienentzako funts nahikoak bideratu behar dituzte.

Gailurraren azken fasean sartuta hasi dira amaierako akordioaren zirriborroak argitaratzen eta, beti bezala epel xamarrak izaten ari dira. Espero dezagun egun hauetan Antalyan dauden Hego globaleko herrien ordezkariak zein klima aktibisten presioak balio izatea erronkak merezi duen tamainako akordio batera iristeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!