Ez da utopia, etorkizuna da.

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores

Etorkizuna ez dago idatzita, nahi dugun hori izanen da, baina erabakitzeko unea orain da. Hortaz, polarizazioa, narratiba negazionista eta boteretsuen diskurtso autoritarioen aitzinean, pertsona guztientzako etorkizun justu, berde eta baketsu bat bermatzeko mobilizatzearen garrantzia ezin dugu ahantzi. 

Hurrengo ziklo politikoak ez du erdibiderik onartzen: edo funts espekulatzaileen agendan eta gure bizitzak jartzen dituzte erregai fosilen mendekotasun toxikoan harrapatuta jarraitzen dugu, edo ongizate komuna erdigunean jarriko duen Akordio Sozial Berde berri bat bultzatzen dugu. Ekosistema osasuntsuak, energia berriztagarri eta merkeak eta etxebitzitza duinak izanen dituen herrialde batean bizitzea eta diruzalekeria fosiletik eta klima aldaketatik babestuko gaituen sisetma bat ez da utopia gauzaezina.

Naturaren suntsiketaren ereduaren aurrean, gure indar propioaz konbentzitu behar dugu: herrialde baten benetako subiranotasuna eta erresilientzia ez da Barne Produktu Gordinaren arabera neurtzen, baizik eta bere biztanleen ongizatearen eta bertako ekosistemen osasunaren arabera. Ezin dugu aukera galdu gure etorkizuna birdefinitzeko. Aldaketa geldiezina dela erakusten ari da jada herritarren mobilizazioa. Parte-hartze soziala berreskuratzeko eta benetan garrantzitsua dena defendatzeko gure ahotsa entzunarazteko unea da

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!