Ekialde Ertaineko gerraren inflazio-ondorioei aurre egiteko ortziralean Ministroen Ezohiko Kontseiluan hainbat neurri onartu ziren. Hauekin Espainiar estatuko Gobernuak aukera galdu du, transizio ekologikoa bultzatu eta erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko egiturazko neurriak ezartzen hasteko. Onartutako neurri batzuek, herritarrak laguntzeko direla erran arren, benetan erregai fosilen enpresak aberasten jarraitzeko balioko dute batez ere. Errate baterako erregaien gaineko BEZa %21etik %10 murrizteak batez ere petroleo enpresei eginen die mesede.
Honen ordez, erregaien prezioaren igoerak zuzenean kaltetuko dituen sektoreentzako, garraioa eta lehen sektorea kasu, dirulaguntza zuzenak ezarri beharko lirateke, sektore hauei lagundu eta ea berean beharrezkoa duten transizioa sustatzeko.
Era berean garraio publikoa indartzeak energia aurrezpenerako aukera paregabea ere ekarri izanen zuen. Horren ordez, herritar guztiek gasoilarengatik nabarituko ditugun bezaren jautsierak, bereziki petrolio enpresen poltsikoak aberastuko dituzte.
Beraz pozgarria den arren, herritarrak babesteko bertze neurri batzuk babestu izana bono elektrikoa bezala edo hornidura eteteko debekua, hanka motz gelditu da berriz ere Gobernua krisiek ekartzen dituzten aukerak aprobetxatzeko.