Ez gara urruti joanen

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2026ko urtarrilaren 26a

 

Nafarroako Gobernuak Klima eta Energiaren Transiziorako Estrategia berria parte hartze pubikora ireki du. Poztekoa da lehendabiziko aldiz, Nafar gobernuak modu integratu batean aldaketa klimatikoari eta energia transizioari lotutako estrategiak dokumentu bakar batean bildu izana. Orain arte batak bertzearekin zerikusirik ez balu bezala landu izan dira. 

Dena dela, gabezi nabarmenak eta puntu kezkagarriak ditu estrategia honek. Alderik kezkagarriena da estrategiak ez duela apustu argirik egiten erregai fosilak alde batera uzteko. SEktore batzuetan baino ez ditu elektrifikaziorako proposamen zehatzak egiten, eta okerrena da, gasaren erabilera betikotzeko arriskua ekartzen duela proposatutako hainbat neurrirekin.

Hortaz gain ez du energia-kontsumoa murriztearekin zerikusi zuzena duen helbururik proposatzen, etxebizitzaren eta zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko aipamen puntualetatik harago. % 100 berriztagarria eta bidezkoa den sistema bat ezin da egungo kontsumo-mailekin sostengatu.

Estrategia hau bereziki teknologia aldaketa bideratuta dago, eta, hala, eredu aldaketak sustatzeko aukera galtzen du. Hau batez ere nabaria da lehen sektorerako zein mugikortasunari dagozkion neurrietan. Sektore hauek guztiz elektrifikatzen zailakdira baina hala ere, eredu aldaketekin energia-kontsumoa murriztu eta emisioak murriztearekin batera, beste onura sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak sustatuko lirateke.

Urtarrilaren 30era arte aurkeztu daitezke ekarpenak estrategia hau hobetzeko. Animatu, bertzela oraingo estrategiarekin ez gara urruti joanen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!