Gizartearen etorkizuna kolokan

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2025eko azaroaren 10a

Gizateriaren etorkizuna soka ahul baten gainean kolokan doa. Klimaren negazionismoak eta munduko herritar gehienen bizitzarako funtsezkoak diren gaietan gobernantza globalean atzera egiteak geldiarazi egiten gaituzte.

2025an ikusten ari gara gizarte zibilaren mugimenduek, gobernuek eta nazioarteko erakundeek hainbat hamarkadatan egindako ahaleginaren ondoren lortutako aurrerapenak arriskuan jartzen ari direla. Badakigu: ez dira garai onak klimaren borrokarako, ezta justizia sozialerako ere.

Gaur hasiko da Belém hirian (Brasil) Klimari buruzko COP30 Goi-bilera, Amazoniaren bihotzean erabakigarria izanen den ekitaldia. Badirudi beroketa globala 1,5 °C-tik behera mantentzeko Parisko Akordioa sinatu zuten estatuek hartutako konpromisoak kolokan daudela. Kolokan daudela edo agendatik erortzeko arriskua dutela. Hori guztia badakigu, jasaten ari gara.

Oreka ez galtzen eta itxaropena izaten saiatzen gara, baina klase politikoak, ekintza klimatikoa areagotu beharrean, pauso motelagoak, dudatiagoak ematen ditu orain.

Hasi da COP30a Brasilen.

Segi dezagun. Ez dezagun oreka gal. Egin dezagun aurrera.

Baliteke ekintza klimatikoa kinka larrian egotea, baina munduko liderrek pauso irmoak eta koordinatuak eman behar dituzte krisi klimatikoak okerrera egin ez dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!