Hilabete honetan, Nafarroako hondakinen legeak ezarritakoari jarraiki, Nafarroako Gobernuak SDDR sistemaren froga bat abiatuko du Zangotzan. Sistema honen arabera, ontziratutako produktuak merkaturatzen dituzten enpresek, kontsumitzaileari balio bat kobratzen dio ontzi bakoitzeko. Ondotik, kobratutako kopurua osorik itzuliko zaio kontsumitzaileari, baldin eta honek, behar den bezala itzultzen badu ontzia.
Sistema honek ibilbide luzea dauka Europako hainbat herrialdeetan, eta gaur egun ezagutzen ditugun zaborrontzi, berde, urdin edo horien sistema baino askoz eraginkorragoa dela frogatu da. Gurean, gaur egun, erabilitako ontzien %40a baino ez da birtziklapenerako berreskuratzen. SDDR sistema duten herrialdeetan, ontzien %80 eta -90 bitartean berreskuratzen da.
Sistema honen hoberena, ingurumen kostuak eta ekonomikoak murrizten dituela, eta gainera enplegu berriak sortzea ahalbidetzen duela ingurumen kutsadura murriztuz. Alde okerrena ordea enpresa kutsatzaileenek eramaten dute, sortutako kutsadurarengatik behar dena ordaindu beharko dutelako.
Zangotzako froga, beraz, Nafarroa guztira zabaltzea aukera bikaina da plastikoen arazoarekin amaitu eta enpresa kutsazaileei beren erantzukizuna eskatzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!