Lan feminizatuenen zati handi bat estatistika makroekonomiko menderatzaileetatik kanpo geratzen dira. Hala, Barne produktu gordina bezalako adierazleek ez dute balio perstonen benetako ongizatea neurtzeko: ekonomiari ondo joan dakioke indarkeria matxistak betikotzen diren bitartean, pobrezia hazten den bitartean, planeta suntsitzen jarraituz, gazteria etxebizitzarik gabe geratzen denean edo Palestinaren aurkako sarraskia gertatzen den bitartean.
Barne produktu gordinaa bitxiz betetako jaun handi bat bezala imajinatu dezakegu, dagoeneko hainbertze pribilegio izanik eskrupulurik ez duena eta, bizitzan pribilegioak pilatzen jarraitzea helburu bakarra duena. Ez du memoriarik, ez du inoren beharrik diru asko duelako eta, noski, ez du zuhaitz txiki edo lore basati batzuen beharrik ere, hegazkinez joaten delako hara eta hona eta, nork sentitzen ditu zuhaitzak hegazkin batetik?
Baina argi dago BPG eta kapitalismoa ezin dela mantendu historikoki emakumeek egin duten eta egiten jarraitzen duten lan guztia gabe.
Pentsa genezake, finantza-merkatuetan egunero gertatzen diren gauza hain korapilatsuekin, ez lukeela hain zaila izan behar, borondate pixka batekin, gauzak beste modu batera neurtzen hastea, horrek erabakiak hartzeko adierazle desberdinak erabiltzea eskatzen badu ere. Amaia Perez Orozco ekintzaile feminista eta ekonomistak gogorarazten digun bezala, ekonomia eraikuntza soziala da, ez da beti existitu azken mendeetan ezagutzen dugun bezala eta ez du zertan etorkizunean ere hala izaten jarraitu.