Klima larrialdiak gai sozialekin daukan lotura gero eta argiagoa da. Izan ere, larrialdi klimatikoa eta pobrezia estuki lotuta daude. Batak bertzearen ondorioak larriagotzen ditu amaigabeko zirkulu kaltegarri bat osatuz.
Azken aldian etxebizitza duin baterako eskubidearen inguruko eztabaida bolo bolo dabil. Gazteak bereziki etxe bitzitza duinetarako sarbidea lortzea ia ezinezkoa baitute. Hala, garrantzitsua litzake, aldarrikapen horietan, klima larrialdia kontutan hartzea. Izan ere, oro har, sektore zaurgarrienek eskuragarri dituzten etxeak, ez dira energetikoki batere efizienteak izaten, honek pertsona horien pobrezia egoera areagotuz. Etxe hauek ere ingurumen hondamendiak pairatzeko arrisku gehiago izaten dituzte. Anitzetan, etxe merkeenak uholde lautadetan eraikita daude horrek dakarren arriskuarekin.
Honek argi uzten du klima eta gizarte justiziaren aldeko borrokak bat egin behar dutela eta klima aldaketaren aurkako ekintzek, pobrezia eragiten duten arrazoi estrukturalen aurka ere joan behar dutela.