2024-09-30 Nafarroako ubidearen Distopia

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko ira. 30a, 18:27

Aste honetan urte hidrologikoa amaitzen da. Zorionez, bertze urteetan baino datu hobeak ditugu urtegiak nahiko beteak egonik. Hala ere, badakigu, etorkizunean gero eta zailagoa izanen dela urte hidrologikoak ongi amaitzea, prezipitazioak gutxitzen joanen direlako. Greenpeacen txosten berri baten arabera, 2040rako ia milioi bat hektarean murriztu beharko da espainiar estatuan ureztatutako nekazal eremua aldaketa klimatikoaren ondorioetara egokitzeko.

Nafarroan, azken 20 urteetan ureztatutako lurrak %30 handitu dira, nahiz eta aldaketa klimatikoaren aurreikuspenek dioten 2040rako ur eskuragarritasuna %16 eta 26% artean murriztu daitekela. Ureztalurren zabalkundeaz gain Nafarroako Ubideak ur pribatizazioarekin, lur-metaketarekin etab. lotutako arazoak sortu ditu. Hala ere, sektore batzuetatik ubidearen 2. Fasea nekazaritzaren etorkizunerako irtenbide bezala aurkezten dute. Zer gertatuko da ordea 2040an nekazari horiek guztientzat urik ez dagoenean? Nekazarien matxinadez beteriko distopia bat espero ote zaigu?

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!