Nor da benetako erruduna?

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko mai. 16a, 15:56

Joan den maiatzaren 10ean, Greenpeacek Repsoleko akzionista nagusien batzarra zela eta egindako ekintza baten ondorioz, Josu Jon Imazek, Repsoleko buruak erran zuen CO2 isurien errudunak Finanzas Eticas eta Greenpeace bezalako erakundeak direla beraien dogmek eraginda. Josu Jon Imaz, PNVren buruzagi ohia, lehenago ere erran izan du Transizioa modu lasaiean egin behar dela, industriaren konpetitibotasuna mantenduz eta ideologia politikoek gidatu gabe. 

Baina jakin badakigu, larrialdi klimatikoak gutti duela ideologiatik eta datu zientifiko gero eta gehiagok diotela, gizakiak egindako CO2 isurietan duela jatorria. Datuek diote ere bai, mundu mailan aldaketa klimatikoan eragin gehien duten 122 enpresen artean, Repsolek 50. postua duela. IBEX35a osatzen duten enpresen isurien %62aren eragile da. Azken aldian agertu nahi duten aurpegi berde horren atzean ezkutatzen da bere inbertsioen gehiengoa erregai fósilei bideratua dagoela. Beraz, nor da ideologiaz eta interes ekonomiko propioei begira, aldaketa klimatikoa bultzatzen jarraitzen ari dena? Badirudi harria bota ta ondotik eskua gordetzen duenak bezala, Repsol eta Josu Jonek klima aldaketarekiko duten erantzukizunari ihes egin nahi diotela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!