Emakumeak lurraren defentsan

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko mar. 7a, 15:10

Bihar emakumeen nazioarteko eguna dela eta, aipamen berezi bat egin nahiko nieke bereziki lurraren defentsan aritu diren emakumeei, guztien biziak, eta ez bakarrik pertsonenak defendatzen dituzten emakume hauei.Izan ere, bizia defendatzerik edo sostengatzerik ez dago bizi mota guztiak eusten dituen natura babesten ez badugu. 

Batzuk ezagunagoak dira, Berta Caceres Kasu. Hondurasen berezko herrien defentsan eta ibaien pribatizazioaren kontra aritzeagatik 2016an erahil zuten. Euskal Herrian ezaguna dugu ere Gladys del Estal, jatorriz Benezolarra, baina Donostiako bizilaguna izan zen, energia nuklearraren aurkako aktibista. 1979an hil zuen Guadia Zibilak Tuteran, energia nuklearraren aurkako protesta batean. Izenak aipatuz jarraitu nezake minutua osatu arte: Jani Silva, Danelly Estupiñan, Joannah Stutchbury…

Emakumeek zein naturak jasaten ditugun jazarpenen oinarrian sistema kapitalista heteropatriarkala dago. Gure bizi, gorputz eta lurraldeen kontu negozioa egin nahi dutenak daude. Beraz orain inoiz baino ozenago erran beharra dugu: Biziarekin negoziorik ez!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!