Aste honetan Nafarroan Trenaren aldeko jardunaldiak ospatuko dira. Bertan Euskal Herriko AHTaren aurkako mugimenduaren errepasoa eginen da baita alternatiba bat aurkeztu ere.
Izan ere, Euskal Herriak behar du trena. Aldaketa klimatikoari aurka egin nahi badiogu garraio eredua aldatzea ezinbertzekoa da, Euskal Herrian negutegi efektuko gas isuri gehienak sektore honetatik baitatoz. Garraio publikoaren sare sendo bat behar dugu eta hortan trenak paper garrantzitsua bete behar du ahalik eta laisterren. Horregatik gaur egun gobernuetatik bultzatzen ari den proiektua ez da irtenbide bat. Alde batetik hiriburuetan bakarrik geltokiak izanik ez da alternatiba bat izanen Euskal Herritar gehienentzat. Bertzetik, tren hori martxan egoteko oraindik urte dexente beharko ditu, eta erantzun azkarrak behar digutu bizi dugun larrialdi egoeran. Gainera, ikaragarrizko dirutzak proiektu erraldoi horretara bideratzen diren bitartean, egun dauden zerbitzuak gero eta egoera kaxkarragoan daude. Azkenik, dirudienez, AHTak ez du balioko merkantziak garraiatzeko arazoaren zati handi bat irtenbide gabe utzirik. Hau guztia sortzen dituen ingurumen inpaktu guztiak azpimarratu gabe.
Orain badago alternatiba bat mahai gainean, aipatutako arazo hauei irtenbidea ematen ahal diena. NAfarroan garaiz gaude AHT-a alde batera utzi eta alternatiba berri eta sozialago honen alde egiteko