Gobernantza eredu berri bat

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko urt. 25a, 13:04

Bizi dugun larrialdi ekologikoaren oinarrian gaur eguneko sistema sozioekonomikoa dagoela gero eta onartuago dago. Horregatik, aldaketa klimatikoari eta biodibertsitate galerari aurka egiteko, dugun ekoizpen eta kontsumo sistema eraldatu beharrean gaudela agerikoa da. 

Mundu mailan, onartua izan da egoerari buelta emateko bertze gobernantza eredu bat behar dela. Gobernantza eredu berri honetan,naturari behar duen balioa onartzea ezinbertzekoa da, baita tokiko komunitateei zein gizarte eragileei ahotsa ematea eta  hauek erabakihartze prozesuetan parte hartzea ere. Gobernantza eredu berri honen guztiz kontrakoa da Nafar Gobernuak Erdizen eginen den mehategiari udalerriz gaindiko proiektuen figura baliatuta  argi berdea eman izana. Bertzeak bertze, tokiko komunitateak zein proiektuaren aurka agertutako gizarte eragileak erabakitik guztik kanpo utzi ditu.  Beraz, argi dago, proiektu hau ikuspegi guztietatik larrialdi ekologikoaren inpaktuak areagotzera etorri dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!