Joan da urte bat gehiago eta horrekin batera bertze nazioarteko klima gailur bat. Bertze behin ere, munduko agintari guztiak bildu egin dira klima larrialdiari aurre egiteko bidea adosteko. Eta berriz ere, hartutako akordioa ez da behar bezai ausarta. Baina ezin genuen bertzerik espero, erregai fosilen aldeko interesak inoiz baino presenteago egon baitira Dubaien ospatu den azken COP honetan.
Hala ere, beti bezala pix pika bat aurreratu da, eta lehen aldiz 2050. urterako transizio bat bultzatuz karbono neutralitatea lortzea adostu dute. Baina kontuz, ez dute erraten nola. Karbono neutralitatea lortzeak ez du nahi eta nahi ez erran nahi erregai fosilak alde batera utziko ditugunik. Izan ere, karbono kaptura eta konpensazioa bezalako teknologia frogatugabeetan itxaropen anitz jartzen dituzte. Teknologia hauek, bermatuko dute erregai fosilak erretzen jarraitzea, benetan behar den negutegi efektuko gas isurketen murrizketa gibeleratuz. Berriz ere batzuen interes ekonomikoak bizia eta planetaren antzinetik.