Ura nitratoz betea

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2023ko urr. 5a, 15:08

Aste honetan Nafarroan zehar ibili naiz, herriz herri  ur kalitatea neurtzen. Azken urteetan kezka gero eta handiagoa da pertsonen artean, baina baita instituzio batzuetan ere, ura gero eta gutxiago dugulako eta gainera dagoen hori gero eta kutsatuago dagoelako. Nahiko ezaguna da Kaparroso inguruko herriek bizi duten egoera. Bertan dago Nafarroako eta europako behitegirik handiena, eta horren ondorioz inguruko lur azpiko urek nitrato maila gero eta kezkagarriagoak azaltzen dituzte.

Baina, bertze lagun batzuekin Nafarroatik egiten ari garen bira honi esker, orain badakigu, arazo hau ez dela Kaparrosoko inguru horretara mugatzen. Adibidez, Larraga eta Mendigorria inguruan ere, dela 30 urte herriko jendeak ura edateko erabiltzen zituzten iturri anitzetan kutsadura maila larriak topatu ditugu. Ur edangarriak 50 mg nitrato litro azpitik izan behar du. Ba iturri horietan 120 mg litrotik gorako kontzentrazioak neurtu ditugu. Bihar, ortzirala, Nafarroako ingurumen kontseilariarekin elkartuko gara aste osoan zehar neurtutakoak azaltzeko eta espero dugu, egoera tamalgarriaz ohartuta, arazo honi irtenbide bat emateko lanea hastea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!