Mugikortasun jasangarriaren astearen harira

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2023ko ira. 21a, 14:56

Aste honetan ospatzen den mugikortasun jasangarriaren astearen harira merezi du gogoraraztea Nafarroan, garraioa dela industriaren ondotik  negutegi efektuko gas isuri gehien eragiten dituen sektorea eta 1990. urtetik honat, emisioak gehien igo dituena. 

Argi dago beraz, mugikortasuna sektore klabea dela aldaketa klimatikoari aurka egiteko, baina momentuz ezer gutxi egin da egoera aldatzeko. 

Instituzioetatik bi motako neurriak ikusi ditugu: kotxearekiko dependentzia sustatzen dutenak,  Iruñeko udalak gurutze plazan egin nahi zuen parking-a kasu; edo benetan jasangarritarsunaren aldekoak, hala nola,  2022ko irailan garraio publikoetan Espainiar estatuak abian jarri zituzten deskontuak. Neurri honek bidaiari pila bat erakarri du garraio publikora auto pribatuaren erabilera murriztuz. 

Zentzu hortan aste honetako aldarrikapen nagusia hori izan beharko luke, mugagabeko mugikortasun abonu merkeak ezartzea garraio publikoarentzat. Modu honetan Co2 isuriak murriztu, eta mugikortasun jasangarria erakargarri egitea lortuko litzake, gizartearentzat eta ingurumenarentzat onura nabarmenak sortuz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!