Gero eta hurbilago ditugu maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeak, eta alderdi ezberdinetako politikariak beraien jokuarekin hasi dira. Hauteskunde hauek erabakiorrak izan daitezke Nafarroarentzat eta Nafarroako hiri eta herrientzat. Gaur egun krisi anizkoitz bat jasaten hari gara, eta datozen 4 urteetan krisi horien antzinean hartzen diren neurriek markatu dezakete nolakoa izanen den espero dugun etorkizuna .
Momentua da, biodibertsitatearen babesari eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokari behar duen garrantzia emateko. Oraintxe bertan Nafarroan inoizizan den lehorte okerrena jasaten ari gara,baina bitartean, ureztaturiko nekazaritza industriala sustatzen jarraitzen dute instituzioetatik Nafarroako ubidea edo esako urtegiak ur eskasitik salbatuko gaituztelakoan.
Hiri eta herrietan ere aldaketa sakonak behar dira. Jasangarritasunarengatik baina baita ere hauek justuagoak izan daitezen. Elikadura, energía, osasuna eta etxebizitza bezelako oinarrizko eskubideak asetzera bideratutako politikak martxan jarri behar dira. Baina baita ere, komunitateak indartuko dituzten bertzelako proiektu edo espazio komunitarioak indartu. Agian, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondotik gobernua osatzen dutenek ausardiaz erantzungo diote bizi dugun egoerari.