Pobrezia energetikoa

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2023ko ots. 10a, 13:17

Datorren otsailaren 17an pobrezia energetikoaren eguna ospatuko da. Pobrezia energetikoa pobreziaren aurpegi ugarietako bat da, eta elektrizitate enpresa handien onurak saritzen dituen energia-sistema aldatzeko beharraren sintoma bat. Krisi energetiko betean, munduko eta Espainiar estatuko enpresa energetikoen irabaziak handituz jarraitzen dute. Bitartean, gero eta herritar gehiagok zailtasunak dituzte beraien etxeko tenperatura maila egokian mantentzeko. 

Nafarroan 2021eko datuen arabera, 35.000 pertsonek, populazioaren %5,5, pobrezia energetikoa jasan zuten, eta seguruenik datu horiek handitu dira energía prezioak izan dituen igoeren ondorioz. Bitartean estimatzen da Shell, Total Energíes, Enie edo Repsol bezalako petroleo eta gas enpresek 80.000 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituztela 2022an Ukrainiako gerra hasi zenetik. Eta elektrizitate enpresak ere ez dira atzean gelditu beraien irabaziekin. 

Egoera honi buelta ematea ezinbertzekoa da eta hortarako agintariak presionatu behar ditugu pertsonak eta ingurumena energetiken irabazi ekonomikoen aurrean jartzeko. Neurriak behar ditugu pobrezia energetikoa zein enpresen bidegabeko irabaziak mugatzeko. Adi datorren asteko mobilizazioetara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!