Aste honetan hasi eta azaroaren 17ra arte luzatuko da COP27 izeneko klima gailurra. Urtero bezala munduko agintariak klima larrialdiari nola aurre egin eztabaidatuko dute bertan. Dagoeneko ordea, aktibista ekologista anitzek uste dute, klima gailur hauek greenwashing utsa direla eta ez dutela ezertarako balio, tartean Greta Tumberg bera ere. Kontua da, urtero gailur hauek ospatu arren, ez direla aldaketa sakonik ematen, eta horrela jarraituz gero 2100. Urterako planetaren batazbesteko tenperatura 3 gradu igoko dela, horrek ekarriko dituen kalte gutziekin.
Nafarroan antzeko gabiltza. Larrialdi klimatikoa deklaratu, aldaketa klimatikoaren legea onartu eta plan energetikoa berrikusten ari dira. Baina guztietan hitz polit anitz eta benetako neurri gutxi planteatzen dira. Aldaketa klimatikoa orain jasaten ari gara, eta ekiteko garaia orain da. Agintariek ez badute borondaterik gizarteak bultzatu beharko ditu aldaketak egitera. Alde hortatik adi egon Nafarroako klimaren aliantzak azaroaren 26ra arte deitu dituen ekitaldi eta mobilizazioetara. Herritarrek baitugu behar diren aldaketa handiak bultzatzeko gaitasuna.