Gaur "Euskal Irudigileak 20 Urte" erakusketa bisitatzera gonbidatu nahi zaituztet. Erakusketa 300 ilustraziok baino gehiagok osatzen dute, eta ilustrazioak mende honetan Euskadin eta Nafarroan hartu duen bilakaera, maila eta garrantziari buruzko ibilbidea egitera gonbidatzen gaitu, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkartearen bizitzako hogei urteen eskutik.
Erakusketa Euskal Herrian dagoen talentua ezagutzeko aukera bat da, baita ikusleek (hainbat arrazoi direla medio) orain arte ezagutu ezin izan dituzten egileen beste alderdi batzuk ezagutu ditzazten. Era berean, IAk sektoreari dakarzkion arriskuak aldarrikatzeko modu bat da; izan ere, teknologia berri honek bere irudiak artistek aurretik egin dituzten sormenez elikatuz sortzen dituelako, horrela sortzaileen nortasuna ordezkatuz eta egile-eskubideak alde batera utziz, sortzaileak oso egoera ahulean utziz.
Erakusketak sormenen atzean dauden pertsonen garrantzia aldarrikatzeaz gain, belaunaldi ezberdinentzako artisten topagune bihurtu nahi du, baita sektorearen indarra azpimarratu, bai tokian-tokian, bai nazioan eta baita nazioartean ere.
Erakusketa Ziudadelako Mistoen Pabilioian egongo da, martxoaren 31ra arte.
Hurbildu zaitezte!