Duela gutxi, Iruñako taberna batean ezagutu nuen Los Jaguares de la Bahía taldearen "Canciones para el Discman" albuma gomendatu nahi dizuet.
Kraut eta tekno erritmoen erdian, disko musikaren, eskola zaharreko hip hoparen, psikodelia, garage, new wave dibertigarri edo Lou Reeden estilora eramandako rockaren beste eragin batzuk topatuko ditugu.
Disko honek 28 abesti ditu, bi CDtan banatuta, sormenez beteriko orroa.
Entzuketa bakoitzean, lehenago ohartu ez garen xehetasunetaz konturatuko gara eta horrek, nahi gabe, behin eta berriz diska entzun nahi izatera eramango gaitu.
Proposamen original honek harritu, barrea eragin eta aldakak mugiaraziko dizkigu.
Gauza bitxiak gustoko badituzue, badakizue, Los Jaguares de la Bahía zain dituzue.