Azaroaren 11a: Greba Orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Leire Gallego

Azaroaren 11n beste greba orokor bat dugu Euskal Herrian, urteko bigarrena. Oraingoa etxebizitzaren aldeko greba orokorra.
Zer izan daiteke etxebizitza baino garrantzitsuagoa? Etxebizitza: etxea eta bizitza. Asko dugu jokoan greba orokor honetan, pentsa ETXEA ETA BIZITZA.

Etxe bat ez da soilik etxe bat, etxea da gure nortasuna, gure auzoa, gure harremanak, lagunak, eskola, bizimodu bat.
Beraz, etxegabetze bat ematen denean, pentsa zer dagoen arriskuan, gure bizimodua bera. Etxegabetxe batean, adibidez, haurrak daudenean, neurezina da beraientzat izan ditzazkeen ondorioak. Pasa den ostiralean, urriaren 23an, Gasteizen, etxegabetze bat aurrera eraman zuten 8 kideko familia batean. 8 horietatik 6 adingabeak ziren. Udaletxeak ez die inongo alternatibarik eskaini, ezta beraiekin edo sindikatuarekin harremanetan jarri ere.

Mari Carmenen auziak hautsak astindu zituen estatu mailan, baina etxebizitza sindikatuek ohartarazi dute; Euskal Herrian Mari Carmen bezalako milaka kasu daude urtean zehar, oharkabean pasatzen direnak. Halaber, hurrengo azaroaren 11n aukera bat dugu kasu guzti horiek ikustarazteko eta erdigunera ekartzeko.

Azaroaren 11n maila ezberdinetako euskal erakundeen ardurak seinalatuko ditugu. Bereziki, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuarenak, eskumen zabalak baitituzte etxebizitzaren esparruan. Baina Diputazioek ere badute ardura. Orain dela egun batzuk, Erkidegoan, EAJk eta PSEk  enegarren akordio fiskala aurkeztu zuten; etxebizitzaren arloan, etxebizitza alokairuan jartzen dutenentzat kenkari fiskalak ematean oinarritzen da akordioa. Honek suposatzen du diru publikoa transferitzen dela esku pribatuetara, klase errentadunera. Ez dago, beraz, inongo egiturazko aldaketarik.

ELAk azken hau salatu du irmoki; etxebizitzak desberdintasun sozialak sortzen ditu. Alokairuak urtero ehunka milioi euro transferitzen ditu errenta baxuetatik errenta altuetara. EAEn eta Nafarroan 1.338 milioi euro ordaintzen dira urtean alokairuetan, eta horietatik diru-sarrera gutxien dituen biztanleriaren %40ak faktura horren %62a hartzen du bere gain. Hau horrela izanda, ezinezkoa da familia askorentzat aurreztea eta prekarietaterik ateratzea.

Alderdi guztien udalen ardura ere seinalatu behar da. Etxegabetzeen aurrean, badute eskumena eta obligazioa ere alternatiba bat eskaintzeko, inor kalean geratu ez dadin.

Azaroaren 11n errozko 3 aldaketa aldarrikatuko ditugu; espekulatzaileen espropiazioa, jarduera espekulatiboaren debekua eta etxebizitzen eta baliabideen antolaketa langile klasearen mesedetan.

Etxebizitza eskubidearen alde ez ezik, azaroaren 11n langile klasearen pobretzearen aurka mobilizatuko gara, hau da, soldata igoeren alde eta denon eskubideak bermatuko dituzte kalitatezko zerbitzu publikoen alde. Kaleak hartuko ditugu eta ozen ohikatuko dugu “ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZEKO, ESPEKULAZIOARI EZ, CONTRA EL EMPOBRECIMIENTO SUBIDA DE SALARIOS”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!