“Kontsumo etikoa” hitzaldia entzun ahal izan genuen atzo Atarrabiako Udaletxe plazan ospatzen ari garen euskaldunONastearen baitan. Bertan kontsumo arduratsua egin nahiko bagenu, eskura ditugun alternatibak zeintzuk diren azaldu zigun Ismael Yagüek, saio arin eta parte hartzaile baten bidez.
Kontsumo arduratsua zer den ikusleekin eztabaidatu ostean, oligopolioaz zertzelada batzuk eman eta alternatibak zehaztu zituen. Proiektu alternatibo hauek hiru alor nagusitan banatu zituen: finantzak, energia eta konektibitatea.
Gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sarean duzu Ismaelek Bipuntuzero aldizkarirako idatzi zuen artikulua:
http://issuu.com/bipuntuzero/docs/bipuntuzeroxiv/10