Martxoaren 25etik 27ra "Sasi Aste Kulturala" ospatuko dugu Atarrabian. Asteazkenean, Euskal Herriko hainbat txokotan ikusgai egon den laburmetrai sorta proiektuko dugu kultur etxean arratsaldeko 20:00etan, doan.
Ostegunean, ordu eta leku berdinean, Atikus antzerki taldearen "Mirari zorigaiztoko lurraldean" antzezlana ikusteko aukera izango dugu, 3€ren truke (sarrerak kultur etxean salgai egongo dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago).
Eta sasi-asteari amaiera emateko, ostiralean munduko sukaldaritza tailerra egingo dugu Atarrabiako Txirimiri elkartean. Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta 12€ren truke, ondoren, prestatutakoa afalduko dugu. (Sukaldaritza tailerrean izena emateko deitu Karrikaluzera, mesedez).