Pribilegiodun gizona naiz

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Orduña 2026ko martxoaren 5a

Gizona naiz, eta ezin diot, egun batetik bestera, gizon izateari utzi.
Jaio nintzen egunetik sozialki irakatsi zizkidaten baloreek, niregan
handicap hori edukitzea eragiten dute. Gizona naiz mikromatxismoei
uneoro kanpora ateratzea uzten diedanean. Edo ulertu nahi ez dudanean
emakumeek oraindik aukera gutxiago dituztela, edo jada berdintasuna
dagoela defendatzen dudanean, gizona naiz. Gizona naiz, gizon izateagatik
bakarrik lortutako pribilegioak ditudalako. Eta beste egunean, nire burua
biluzik ikusi nuen ispilu aurrean, zinegotzi eta herritar moduan
Sarrigurengo bizilagunaren hilketa gaitzesteko bilera eta
elkarretaratzeetara joan behar izan nuenean. Eta nire buruari galdetzen
nion, zergatik gertatu da hau?
Hilketa hau icebergaren punta baino ez da, bere jarrera matxista eta
ezberdintzaileak gainetik kendu nahi ez dituen gizarte batena, betidanik
mantendu diren botere harremanena, batzuek jada desagertu direla
tematurik dauden horiek, emakume eta gizonen arteko berdintasuna
dagoela diotenena, datu guztiek horrela ez dela dioten arren. Gizonezkoek
jabetutako pribilegioak ditugula gaitzesten ez dugun bitartean, gizarte
zuzen bat lortzeko harreman parekideak ezin izango ditugu ezarri. Egunero
jaikitzen naiz mota horretako gizona izan nahi ez dudanaren
konbentzimenduarekin, gizartearen ideiak bakarrik ez direla aldatu behar
dioen ideiarekin, gizon bakoitzak bere jarrerak eta emakumeekin dituen
harremanak aldatzeko esfortzu pertsonala egin behar dutenaren
konbentzimenduarekin baizik. Funtsean, ni ere pribilegiodun gizona naiz,
baina hala ez izaten saiatzen naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!