Nafar Gaita

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Orduña 2026ko otsailaren 4a

Nafar Gaita lanbide heziketan zein goi mailako ikasketetan ezartzeko
aukera eztabaidatu zen duela egun batzuk Parlamentuko batzorde
batean.
Soinu tresna tradizionalek, historikoki, kalearekin harreman zuzena izan
dute. Oso ohikoa da edozein herritako jaietan gaitak edo txistuak
entzutea, erraldoiekin batera, dianetan edo dantza herrikoietan. Baina
geroz eta ohikoagoa da soinu tresna hauek kontzertuetan entzutea, beste
musika tresnekin batera, musika bandekin, bai eta orkestra sinfonikoekin
ere.
Garrantzitsua da bi aldeei garrantzia ematea. Ez da posible soinu tresna
tradizional bat emanaldi sinfonikoetan edo auditorioetako kontzertuetan
bakarrik mantentzea, horrela bere esentzia galduko bailuke. Baina era
berean ez da posible musika tresna batek bilakaera izatea ikasketa
arauturik ez badago, mailak ezarriz eta errepertorio sorta bat eta
metodoak irekiz dantza herrikoietatik haratago.
Txistua honen adibide ona da, gozamen ederra da Gaztelu Plazako dantza
emanaldiak entzutea, baina zoragarria da ere gradu amaierako ikasleen
emanaldiak Kontserbatorioan entzutea.
Eman diezaiogun ba Nafar Gaitari estatus hori. Hain gurea den soinu
tresna hau bihur dezagun kontserbatorioko musika tresna, baina ez
ditzagun ahaztu esfortzu handiarekin, “etxeko” ikasketekin, gure kaleak
girotzearen alde egin duten horiek. Gogoratu ditzagun horiek guztiak
datorren uztailaren 6an 12:00etan Udaletxe Plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!