Iruñetik paseatzen ari zarenean, egun hauek San Fermin aurreko egunak
bezalakoak dira, zalaparta handia, argi asko, trafiko handia, jende asko...
Izan ere, inori ez zaio ihes egiten ospakizun batzuk gertu ditugula, batzuek
Gabonak ospatuko dituztela, beste batzuek neguko solstizioa, beste
batzuek urte amaiera, baina argi dagoena da inork ezin duela atmosferatik
ihes egin.
Ospakizun egun hauek familiarekin egoteko egunak dira, iragarpen
onekoak, zorionekoak... egun horiek politak dira eta geure buruarekin eta
besteekin adiskidetzen laguntzen digute. Baina ezin gara hor geratu, ez
dugu ahaztu behar gu horrela gauden bitartean beste batzuk ez direla hain
ondo pasatzen ari.
Egun hauetan ospatzeko ezer ez duten hainbeste pertsona gogoan izatea
komeni da, bakarrik dauden pertsonak, etorkizunik ikusten ez dutenak,
aukerarik gabe, babesa behar duten bizilagunak. Ezin dugu ahaztu Gaza
eta hainbeste leku, non pertsegitutako pertsonak dauden.
Bizitza ospatzea ondo dago, baina egunero eta urteko sasoi guztietan
ospatu behar da, ondokoari laguntzea eta justizia eskatzea bezalaxe.
Argiak itzaltzen direnean, hiria normaltasunera itzultzen denean, orduan
jarraitu beharko da gutariko bakoitzaren beharra duten hainbeste pertsona
gogoan izaten.