Orain dela hamar urte Nafarroako politikan aldaketa bat egon zela gogoratzen dugu aurten. Herritarrengandik urrun zeuden politika grisen 40 urteren ondoren, 2015ean Nafarroak politika integratzaile eta sozialak edukitzera pasa zen.
Hamar urte hauek positiboak izan dira Nafarroarentzat. Ezin ahaztu dezakegu nola geunden orduan eta nola gauden orain. Horregatik ezin dugu jomuga begi bistatik galdu.
Beste egunean Gabriel Rufianek zioen ezkerrak “ezin duela lapurtu”, eta arrazoia du. Espektro aurrerakoiak ezin du mota honetako ustelkerietan nahasteko luxurik hartu. Hain da garrantzitsua jokoan dagoena, pauso oker batek ere 50 urte atzera eraman gaitzakeela.
Egungo gobernuei dagoen alternatiba, aurrerapen sozialetan sinesten ez duten alderdiek eratutako gobernu bat baita. Horretarako adibideak ditugu: LGTBI eskubideen indargabetzea, euskarafobia, memoria legeen abolizioa, berdintasun politiketan atzerapausoak, kapitala eskubide sozialen gainetik jartzea…
Auzitegiek esan dezatela esan behar dutena, baina lanean jarraitu beharra dago. Iskanbilak ez dezala ezerezean utzi herritarren esfortzuarekin lortu den guztia. Pertsonengan eta haien eskubideengan oinarrituriko politika egiten jarraitu beharra dago. Honen edozein alternatiba inboluzioa da.