Nafarroa eta Aragoi

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Orduña 2025ko api. 9a, 18:40


Azken asteotan, Aragoi zein ongi dagoen eta Nafarroari zein gaizki doakion dioen
konparatiboa entzun diogu Nafarroako eskuinari.
Beste egunean zehazki, Sanz lehendakari ohia eta Lambán Aragoiko presidente
ohiak sona handiko esaldiekin argitu gintuzten: “Aragoik Nafarroa zentrotik
aurreratu du, ez bakarrik garapen industrialean, baizik eta askatasunaren eta
demokraziaren jardunean”.
Bi autonomia erkidego lehian jarriz agertzen duten gustu eskasa alde batean
utziz, ematen dituzten datuak partzialak eta eta ez oso zorrotzak dira eta frogatu
daiteke.
Egia izanik ere BSH eta Sunsundegirekin uneotan bi kolpe garrantzitsu jasaten ari
ditugula, ezin ahaztu dezakegu ere Nafarroako industriaren makro zifrek
hazkundea agertzen ari dutela. 2015ean baino 20.000 pertsona gehiago daude
industrian lanean industria okupazioaren indize historikorik onena izanda, eta
azken 10 urteetako hazkundea %21,6koa da. Nahi lituzke Aragoik datu hauek
beretzat.
Datu on hauek egonda ere Gobernua ezin da lasaikerian erori, etorkizun
ziurgabe bati aurre egin behar izango dioten ehunka familientzako konponbidea
bilatzea beharrezkoa da. Baina ezin onar dezakegu ere eskuinak, aldaketaren
Gobernuek burututako lana iraintzeko, drama pertsonal hauek erabiltzerik,
arazoari konponbidea emateko gutxi edo ezer laguntzen ez duten konparatibo
absurdu eta faltsuak eginez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!