Politikari batzuk gu harritzen jarraituko dutela argi dago… izan ere, duela
egun gutxi Cristina Ibarrola eta María Chiviteren artean gertatutako
egoera lotsagarri bat ikusi genuen Sarrigurenen etxebizitzak eraikitzeko
erabakia dela eta. Bi orduko tartean, batak eta besteak 4.000 eta 5.000
etxebizitza eraikitzeko eskaintza egin zuten hurrenez hurren.
Etxebizitzaren gaia hain garrantzitsua eta beharrezkoa den une honetan,
horrekin fribolizatzen aritzeak, UPN eta PSNko bi erantzule nagusiek egin
zuten moduan, etxebizitza behar duen edonoren haserrea justifikatzen du.
Jarrera horiekin politikagintzak eta politikariek gizartearen aurreko
sinesgarritasuna galtzen dute. Gaudena bezalako une hain garrantzitsu
honetan, politikagintzan ari diren pertsonak zuzenak eta egiazaleak izatea
beharrezkoa da.
“Eta zu gehiago”-tan aritzeko ikastetxeko patiorik edo liskarrik ez dugu
behar… arazoei konponbidea aurkitzeko elkarrizketa zentzudun eta
asertiboa behar da… beste guztirako jada baditugu Trump eta Ayuso
haien purrustada politikoekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!