Urte batzuetatik hona, normala da Iruñean bizikleta elektrikoak dituzten pertsonak ikustea. Zerbitzu hori Iruñeko Udalak eskaintzen du, bertako biztanleentzat bakarrik. Zerbitzu aparta da, baina eskasa.
Mugikortasun hori Iruñerriko gainerako herrietara eramaten dugunean, ikusten dugu bizikleta propio batekin edo villavesan mugitzea besterik ez dela geratzen. Eta horrek ez luke horrela izan behar, Iruñea ez da ezerezaren erdian dagoen uharte bat.
Gaur egun bidegurutze batean gaude, UPNk hauteskunde bezperan 2029ra arte adjudikatu baitzuen Iruñeko zerbitzua, eta horrek esan nahi du Iruñerrira zabaldu ahal izateko indarrean dagoen kontratua baliogabetu beharko litzatekeela (eta uste dut ez dela merkea izango).
Benetan 2029ra arte itxaron beharko dugu jatorriz eskualdekoa izan behar zuen zerbitzu bat eskuratu eta disfrutatu ahal izateko?
Espero dezagun Iruñeko eta Iruñerriko bizilagunen mesedetan lehenago irtenbide bat bilatzea.