Benetako Miresmena

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Vicuña Cordon 2026ko maiatzaren 13a

Gaur 5 urteko gelan miresmena zer den galdetu didate. Pertsona bat erreferente moduan hartzen duzula esan nahi duela esan diet hasieran, izan nahiko zenukeena, egiten duena harrigarria iruditzen zaizulako. Miresten duten pertsonen bat burura etortzen zitzaien galdetu diet orduan. Fútbol jokalariak, anai-arreba helduak, abeslariren bat… aipatu behar zutela uste nuen, baina Mikelek eskua altxatu eta miresten duen pertsona zein den esan digu: Nik Leire (5 urteko gelakidea) miresten dut, berak inoiz ez du arazorik izaten gelakideekin, oso lasai egoten da beti eta oso atsegina da guztiekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!