Bizi-ikasgaia

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Vicuña Cordon 2026ko apirilaren 23a

Gelan, urteak betetzen dituen haurrak bizkotxo bat ekartzeko ohitura du, gelakideek
argazki bat egiten dute berarekin eta marrazki bana oparitzen diote. Aste Santuko
oporretan Anaren urtebetetzea izan zen, bueltan, marrazkiak egin aurretik guztiei
argazkirako prestatzeko eskatu nien eta Ana, argazkian jarri beharrean niregana
etorri zen eta tonu baxuan eta oso triste esan zidan: Jaione, ezin dut bizkotxorik
ekarri etxean oliorik ez dugulako.
Orduan Asierrek, nik ikasturte bukaerako boletinean “bere sentimenduez eta
emozioez hitz egiteko zailtasunak ditu” idatzi nion haur berak, erantzun zion Anari
“lasai Ana, bizkotxorik gabe ere asko maite zaitugu”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!