Ezin ulertu

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Vicuña Cordon 2026ko martxoaren 18a

Emozioez ari ginen 5 urteko gelan. “Noizbait zuen buruarekin haserretu zarete?” “Hori
gertatzen denean, nola tratatzen duzue zuen burua?” galdetu nien nik. Txandaka, bakoitzak
bere esperientzia kontatzen ari ziren bitartean, Unaik ez zuen ezer esaten eta Leirek tarteka
esaten zidan “niri ez zait horrelako egoerarik bururatzen Jaione”. Pentsatzen jarraitzeko
esan nion besteek haien esperientzia kontatzen zuten bitartean, 15 minutu generaman
hizketan eta Unai bertan ez zegoela ematen zuen baina bat-batean eskua altxatu zuen.
“Unai, zeozer esan nahi diguzu zuk ere?” “Bai Jaione, ni ez nabil ulertzen zertan ari zareten
gaur”; orduan Leirek esan zuen, “¡Badakit Jaione! Nik ezer ulertzen ez dudanean
haserretzen naiz nire buruarekin, orain konturatu naiz… Asier, horrela hobeto ulertzen
duzu?”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!