Nire bigarren abizena “Cordón” da. Jaio nintzenetik, noski, “Cordón” da nire bigarren
abizena. Inoiz ez dut pentsatu izan zergatik zen nire abizena “Cordón”, baina
aurreko astean ikasle batek esan zidan: Jaione, Badakit zergatik den “Cordón” zure
bigarren abizena. Zuk baduzulako bihotzean kordoi moduko bat. Eta kordoi hori doa
zure bihotzetik zuk maite dituzun pertsona guztietara. Eta nik esan nion: a bai? Eta
orduan nire kordoi hori zein pertsonetara iristen da? Eta berak argi zeukan zure
ikasleetara. Zure ikasle guztiok badugu kordoi zatitxo bat gure bihotzean ere.