Psikomotrizitate saioan Aitorrek kriston gaztelua egin zuen blokeekin besteak saltoka eta
korrika zebiltzan bitartean. Bat-batean korrika zeuden ikasle guztiak gaztelura sartu ziren eta
Aitor asko haserretu zen. Oihuka esan zien: ezin duzue teilatutik sartu, ezin duzue korrika
egin, ezin zarete nire ohean etzan, ezin duzue bloke bat bota, ezin duzue…
Bukatzean, nik, giroa lasaitu nahian, esan nion: ematen du zuk egindako gaztelua gustatu
zaiela, eta uste dut, zurekin jolastu nahi dutela. Haserretu eta debekatu beharrean zergatik
ez diezu esaten zer BAI egin dezaketen bertan? Zer dago baimenduta zure gazteluan?
“Bueno bale, ba… nire gazteluan… atetik sartu daiteke eta nire gazteluan… nik jarritako
debeku guztiak bete daitezke”