Haur Hezkuntzako 3.mailan gorputzaren inguruan ari gara hiruhilabete honetan.
Atzo irakasle batek esan zidan, nire gelako ikasle batek (Cloek) esan ziola Iosuk,
Saioak eta Asierrek bihotza beste aldean dutela. Irakasleak ez zuen ulertzen, baina
berak azaldu zion nik esan niola gelako hiru ikasle horiek bihotza beste aldean
(eskuinean) zutela. Zergatik esan ote zuen hori pentsatzen ibili nintzen eta azkenean
nik esandakoa gogoratu nuen:
“Zein esku erabiltzen duzue idazteko?” “Ba idazten duzuen aldean ez, beste aldean
duzue bihotza” “Bueno, Iosuk, Saioak eta Asierrek izan ezik, beraiek alde berean
dutela, ezkerreko eskuarekin idazten dutelako”.
Geroztik, Cloek herriko guztiei kontatzen dabil bere gelako hiru ikaslek bihotza beste
aldean dutela