Gogoeta hauetan izan dudan dinamika beti izan da nire Haur Hezkuntzako ikasleen hitzak
eta anekdota polit eta originalak hartzea eta gogoetarako bideratzea, normalean gogoeta
dibertigarrietara. Gaur, lanuzte eta greba den egun honetan, ezin nuen galdu eskaintzen
zaidan aukera, eta bestelako hausnarketa batera bideratuko dut gogoeta, edo hobeto
esanda, salaketa.
Aurreko ikasturtean, ikasle berri bat etorri zen gure gelara, lehenengo bi orduetan ez zuen
hitzik esan… gero, esan zizkidan lehenengo hitzak izan ziren: zuk ongi tratatuko nauzu?
Zer nolako bizitza laburra izan omen du ume batek horrelako jarrera izateko?
Beti izan naiz, inoren baino gehiago, haurren eskubideen babesle, eta orain Gazan
gertatzen ari denarekik Tuterako horma batean idatzita dagoen esaldi bat datorkit burura:
Ixil-ixilik egon behar gara haurrak lo daudenean, eta ez hiltzen ari dituzten bitartean.