Martxoak 7 zen eta 4 urteko haurrak eskolan egindako Frida Kahloren muralera hurbildun
ginen. Bertan, nik, emakumearen bizitza kontatu nien eta hain garrantzitsua zergatik izan
zen kontatu nien ere. Gero bakoitzak lore bat egin zuen eta bere buruan jarri zuen, egindako
guztia eskertzeko asmoz. Hurrengo egunean, martxoak 8, haien buruan zer geratu zen
jakiteko asmoz galdetu nien: nor zen muralean agertzen zen emakumea? zergatik izan zen
hain garrantzitsua? zergatik jarri genion lore bat buruan?. Orduan Unaik esan zidan: Jaione,
Frida Kahlo garrantzisua izan zen ez zitzaiolako mundua horrela gustatzen. Eta nik esan
nion “egia da Unai, Frida Kahlori ez zitzaion mundua horrela gustatzen, baina nola gustatzen
zitzaion mundua Frida Kahlori?” “Jaione, Frida Kahlori, prakekin gustatzen zitzaion mundua”.
Orduan konturatu nintzen oso modu polit eta labur batean kontatu zuela Unaik zergatik izan
zen hain garrantzitsua Frida Kahlo.