Arazo latzei konponbide erraza

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Vicuña Cordon 2024ko aza. 13a, 18:00


Lau urteko gelan psikomotrizitate saio batean geunden eta blokeekin sekulako
gaztelua egin zuen Asierrek, baina erdian blokerik gabe zulo bat utzi zuen, eta
justo zulo horretan ikusi zuen Naiak bere jolaserako aukera. Bertara bota zen
eta itotzen ari zela antzezten hasi zen. Martinek salbatu zuen Naia eta hortik
aurrera denak zulora botatzen hasi ziren itotzearen jolasarekin jarraituz,
denak Asier izan ezik. Besteak binaka, hirunaka… inkluso koadrila oso bat
bukatu zuen zuloan: “mesedez, lagundu” oihukatzen zuten. Dezibelioak geroz
eta altuagoak ziren. Nik momentu horretan Asier begiratu nuen, berak
egindako gazteluari begira zegoen, besteak itotzen ziren bitartean.
Agobiatzen hasia zen, ez ditu inoiz oihuak gustuko izan eta eskuekin belarriak
estaltzen ditu beti.Ni Asier nola lagundu ahal nuen pentsatzen hasi nintzen
baina momentu horretan Asierrek guztiak itotzen ari ziren zulora salto egin
zuen, eta eskuarekin lurretik zerbait hartzen zuenaren keinua eginez esan
zuen: listo, tapoia kendu dut, ura joan da eta jada ez da inor gehiago itoko!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!