Apirilak 8

Apirilaren 8a da Herri Ijitoaren Nazioarteko eguna. Gure hiri eta herrietan gurekin bizi diren arren, aski ezezagunak zaizkigu. Harreman gutxi dugu haiekin, haien gaineko aurreiritzi ugari ditugu, eta haien gaineko ezjakintasun handia. Haien hizkuntza eta ohiturak arrotzak zaizkigu. Erromintxela bera arrotza zaigu euskaldunoi. Erromani hizkuntzak ez du inolako babes legalik gurean. Haien historiaz ere ezer gutxi dakigu. Ijito bati behin aditu nion esaten ezen ijito ez garen europarrok juduak baizik ez ditugula buruan bigarren munduko gerrako sarraskiaz oroitzen garenean. Alemanian egin ikerketa batean halaxe ondorioztatu dute, alemaniar gehien-gehienek uste dutela naziek juduak baizik ez zituztela sarraskitu. Jazarpen askoren biktima izan direla aitortzeko ere, lanak guk.
Maiz leporatzen zaie ez direla egoki integratzen ari. Ijito ez garenon oraingo bizi-ikuskerekin bat ez datozen ezaugarri batzuk gordetzen tematzen dira ijitoak, eta ez diegu barkatzen tasun horiek ezabatu nahi ez izatea, edo kultur-apaingarri huts bihurtu nahi ez izatea, gure aniztasun-irriken asegarri. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!