Hau poza!

Orain dela bi urte pasatxo jakin genuen arnasguneetako Lehen Hezkuntzako haurrek gehienbat Espainiako telebista publikoko Clan katera jotzen zutela marrazki bizidunak ikusteko. Orduan, inozoak gu, batzuek pentsatu genuen alderdi politiko euskaltzaleek EITBko euskarazko eskaintza duintzeko eta zabaltzeko neurriak eta diruak jarriko zituztela eta, gainera, besteak beste, Clan kateko marrazkiak euskaraz ere eman zitzaten zain eta muin borrokatuko zirela Madrilen. 

Orain aste gutxi jakin dugu Clan katalanez ere ikusi ahalko dela urtea bukatu aitzin. Junts alderdiaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioak ekarriko du aldaketa hori. Alderdi horrek katalanen hizkuntza-eskubideak negoziazioen erdigunean jarri ditu, eta,  horri esker, bidenabarkoan, euskarazko eta galegozko bertsioak ere etorriko dira. Hau poza! Eta hau tristura!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!