Hirigintza eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Diez de Ultzurrun

Gure hiriak gure balioen islak direla esan zidan atzo adiskide batek, eta nik erantzun nion balitekeela hirigintzak gure balioetan eragitea. Uste dut biak gaudela zuzen, edo ez oso oker, behintzat. Gaia arakatzen ibili ginen gero, Interneten lardaskan, eta ikasi genuen badela zer irakurria franko hirigintzaz eta ideologiaz.
Familia bakarreko etxez josiriko auzoek eskuin zaleago bihurtzen ahal gaituztela irakurri genuen, gisa horretako urbanizazio berrietako biztanleek joera baitute beren bizitza beren familia-nukleoan ardaztera, auzokoekin harremanik ez jostera, autoa zernahitarako erabiltzera, erosketa guztiak merkataritza-gune handietan egitera, segurtasunaz kezkaturik bizitzera eta beren etxea mundu zitalaren kontra gotortzeko errepublika independentea dela amestera… 
Arkitektura eta hirigintza gure eguneroko jardunen eszenatokiak direla ohartu ginen, eta, jokaleku horiek nolakoak, hala zabaltzen ala mehartzen ahal direla gure harremanak eta adimena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!