Otsailak 23

Arras gaztea nintzen 1981eko otsailaren 23 hartan…  hotzikara eragiten du denboraren joanak. Dena lauso samarrean dut orain, baina gogoan dut etxean ezinegona nagusitu zela, asaldura, beldurra. Eta hurrengo egunetan izua eta haserrea. Batzuek ez zuten sinesten ahal Juan Carlos erregeak antzeztu zuen esku-hartze hura eta irmo argudiatzen zuten erregetzak berak antolaturiko estatu-kolpea izan zela; eta estatuko ezkertiarrak eta soberanistak beldurtu eta otzantzeko saio bat izan zela…  Denbora pasa ahala, txantxarako gogoa ere hasi zen zabaltzen: bai irri-emangarria Tejeroren piura! 
Berehala, ordea, trantsizioari eta estatu-kolpeari buruzko kontakizun ofiziala nagusitu zen, errege jauna heroi bakar, eta trantsizioaren eleberri handiaren erdigunean kokatu ziguten. Eleberri eder bat josi baitute urtez urte ezin konta ahala kazetarik, polititarik, militarrek eta funtzionariok. Eta, hala, huts egindako estatu-kolpe militar horren ondotik ez ziren askatasun demokratikoak sendotu, diktadore batek hautaturiko errege bat baizik. Eta horrek hotzikara eragiten dit oraindik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!