Gailurra

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Pastor 2019ko mai. 31a, 11:59

Lerro luze bat ikusten da, lehen plenutik hasi eta argazkiaren bukaeraraino.
Izan ziteken merkealdiaren lehen eguna El Corte Ingles-eko atean, baita Louvre museoaren ataria edo Berri Txarraken kontzerturako sarrera bat erosi nahi dutenen itxaron ilara luzea, baina ez, Everesteko gaina egiteko jende errenkada amaigabea da. Munduko mendi altuenaren gain gainean, bi aldeetara amildegi erraldoiak daude, eta tartean, ehundaka pertsona gailurra egiteko zain.
Zaborra kiloka, plastikoak han eta hemen, hamaika hildako eta milaka euro ordaindu beharra.
Ez dakit aunitz alpinismoaz, baina, argazki bakarrarekin ulertzen da gizakiaren arduragabetasuna eta zentzugabekeria gailur gailurrera iritsi dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!