Berriro ere bonben azpian, odoletan, Gazako herritarrak. Ramadan garaia ere hasi da, baina Gazan beti bizi dira jatekorik gabe, ez egun, ez gauez.
Bitartean, Tel Aviv hirian, handik kilometro gutxi batzuetara hurrengo astean Eurovision jaialdia ospatuko da. Baina oroitu zein kantarekin irabazi zuen Israelek jaialdia:
"Welcome boys, too much noise, I will teach you; Pam pam!"
Ongi etorriak beraz Israelera, Pam pam!-aren modalitate guztietan adituak diren lekura. Kolorezko bandera, soineko eta conffetiekin tapatuko dituzte bonben eztandak.